Disfruta del turismo rural en Cantabria en la Posada rural el Remanso, cerca de Cabarceno y Santander

RESERVA ONLINE

BUSCAR

Puente Viesgo Kobazuloak

 Puente Viesgo Kobazuloak

PAS-Miera, eskualde Cantabria erdiko  bertan:

 Ostatutik 20 minutura Puente Viesgo herrialdea aurkitzen da eta bertan Castillo mendia. Hemen balore izugarrizko laba-artedun kobazulo multzo bat kokatzen da, Altamirako kobazuloen ondoren garrantzitsuenak arlo honetan behar bada.

 El Castillo Kobazuloak deitzen dira, eta aurkituriko bigarrenak, La Pasiega, margoturiko animali eta keinu kopuru handia agertzen ditu pasabide luze baten azkenean. Hemen marra zabal eta okre koloreko margoak dira nagusi.

Adierazitako animaliak oreinak, bisonteak, zaldiak, ahuntzak eta bobidoak  batez ere, adarzabal eta arrainen bat ere agertzen badira.

Tximiniak. Izen hau aurkitu zutenean bere gangatik kobazulora beheratzen diren putzu naturalen bidez jaitsi zirelako jarri zioten. Buztinean garbatuak eta margo beltzak aurkitzen dira. Margoak naturalistak dira gehien baten, Pasiegakoen antzeko eskutiformeak ikus daitezkeelarik.Animaliak (oreinak, bobidoak eta zaldiak) eskematikoak eta zurrunak dira, baina oso adierazgarriak. Gelatxo baten edertasun handiko orein bat eskumarantz begiratzen ikus daiteke eta urruntxoago antzeko beste bi.

{googleDir hide_direction_text=1 from="Riotuerto" to="43.296732,-3.969283"}   

Bisitaren Description:

Hirugarren tokian Las Monedas, Errege Katolikoen zenbait txanpon bertan agertu zirelako. Turista arrunt baten ikuspegitik ikusgarriena dugu, geologi erakuntzak eta aparteko estalaktita jauzien kolore naturalek edertasun izugarrizko ikuspegia eratzen dutelarik.

Atal artistikoan animali kopuru anitz ikusten dira: zaldiak, ahuntzak, bisonteak, elur-oreinak, oreinak eta hartz bat, azken hau osoa ez bada ere. Beste alde batetik oso monotonoak eta kontzentratuak dira, beltzez bakarrik eginda daude eta bolumenik gabe gehienetan.

{youtube}UsGSjMxJ5uU{/youtube} 

Puente Viesgo Kobazulo multzotik gutxien ezagutzen den kobazuloa La Flecha izan daiteke. Laba-arterik ez du eta aurkitu zen azkena dugu. Bere izena brontze-aroko gezi punta batzuen aurkikuntzari dagokio, egun Santanderreko arkeologi eta historiaurreko museoan ikus ditzakegularik.

Kobazulo multzo honetan aniztasun handiko goi paleolitiko laba-arte erakusketa aurkitzen da, kantabria osoko zabalena behar bada 150 animalien irudiekin eta beste asko keinuekin. Altimirako bezain ikusgarriak ez badira ere, adierazten diguten testigantzak paregabeak dira eta kalkulaezina bere balorea laba-arte aztarnategi bezala. 

 Ordutegia:


Egunero zabalik eta urtarrilaren 1, 6 eta 24, 25 eta abenduaren 31n izan ezik.

Azaroaren 1etik otsailaren 28a, 9:30 etik 15:30 era (azken sarrera 14:40 h).

Martxoaren 1etik ekainaren 14ra eta irailaren 15etik 
urriaren 31ra 9:30 etatik 14:30 etara (azken sarrera 13:40 etan) eta 15:30 etatik 18:30 era (azken sarrera 17:40 h).


Ekainaren 15etik irailaren 14a, 9:30 etik 14:30 era (azken sarrera 13:40 etan) eta 15:30 etatik 19:30 etara (azken sarrera 18:40 h).
Erreserbak:

942 59 84 25.

Faxa: 942 59 83 05