Disfruta del turismo rural en Cantabria en la Posada rural el Remanso, cerca de Cabarceno y Santander

RESERVA ONLINE

BUSCAR

Ingurugunea

Santander, Trasmiera, hondartzak eta bailarak Pas :

 

La Cavada herriaren kanpoaldeko egoitzaldean kokatuta dugu ostatua. Herri hau ospetsua da bertan izen bereko Errege Artilleria-fabrika eraiki zuelako 1634an Jean Curtiusek eta gero, XVIII. mendean, itxia izan zena.

Bere bost labeei esker armaz hornitzen zituen Espainia eta bere kolonietako gotorlekuak eta errege armada.  Fabrika honen kokalekua, Miera ibarraren hasierako basoen zur ugaritasun eta Miera ibai ureatsuari dagokie, azken honi esker egurra ibaiz oso modu azkar eta erraz garraiatzen zuten La Cavadaraino. 

Trasmiera eskualdeko udalerria, ezin hobeto kokatuta dago, Cantabriako turismo ezagun tokiak oso hurbil dituelarik: Cabarceno Parke Naturala, Collados del Ason Parke Naturala, Somo, Loredo o El Sardinero hondartzak, Santander hiria, Laredo edo Santoña uriak, Lierganeseko multzo  monumentala, Ibar Pasiegoetarako sarrera atea bere produktu zoragarriekin, Sobao eta la quesada pasiega, ezagunenak aipatzearren.

Gainera ostatua A-8 autobia eta Santanderreko aireportua hurbil dago eta Bilboko Sondika aireportutik ordu batera. Honek El Remanso ostatua erreferentziazko tokia bihurtzen du Espainia berdea ezagutu eta bere oporretaz gozatu nahi duen bidaiarentzat.

Ostatua paisai inguru natural zoragarrian dago Espainia berdearen kutsu bereziarekin, gizonaren eskuak ukitu gabea. Egoitza gune bat betiko nekazal ingurugiro xarmangarria zerbitzu sare on batekin: trena, taxia, supermerkatua, osasun zentroa, farmazia, okindegia, haragitegia, jatetxeak, kafetegiak, eta abar.

Gauez hegazti harrapariak,  hontzak eta urubia bezalakoak, entzun daitezke oraindik, eta okil nekaezinak egunez. Udalerria Miera ibaiaren bi ertzetan ezartzen da. Ibai hau Portillo de la Lunada tokian jaiotzen da Cubas itsasadarrean, Santanderreko badia famatuaren aurrean, ibairatzen delarik.

Ekialdeko Cantabria:

Eskualdeko kostaldea Somotik, bere hondartza zabalekin, Santoñako marinel urirarte. Sektore bitan banatuta dago: lehenengoa Ajo lurmuturreraino heltzen da, eta ibilbidean trokak dira ugariak hareatza gutxikin; bigarrena, quejo lurmuturretik Tretoko itsasadarreraino doa hondartza zabal eta ederrekin. Hauetaz, hiru mota aurkitzen ditugu: basatiak Langre eta Antuerta hondartza, Ajo herrian, bezalakoak, erdihirikoak Somo, Loredo, Ajo, Isla, Noja eta Berria (Santoñan), edertasun handikoak oso erabiliak udaroan; eta hirikoak azkenik San Martin bezalakoa.

ASON eta ALISAS IBARRA:

Natura zaleentzat, ostatutik 10 minutu kotxez, eguzki-sarrera erromantiko eta erakargarriena ikus daiteke Alisas tontorretik. Santanderreko badia, Noja, Laredo, Santoña eta Alto Campoo ikuspegi politak ere ikus daitezke, dena landa, haritz eta pago basoak, eta izugarrizko eraketa karstikoetaz inguraturik.

Alisas atzean utzi ondoren Collados del Ason Parke Naturalera heltzen gara. Han bidaiariak jardunaldi eder bat igaro dezake bere oinezko ibilbide bat eginez, eguna Ason ibaian arrantza saio batekin edo inguruko gastronomiaz gozatzen amaitzeko.