Disfruta del turismo rural en Cantabria en la Posada rural el Remanso, cerca de Cabarceno y Santander

RESERVA ONLINE

BUSCAR

La Posada

deskripzioa

 

 

Orain nekazaritza ostatu bezala berritu dena, jatorriz Cantabriako mendiko etxetzar tipikoa izan zen, etxebizitza eta nekazaritza lanetara zuzendua. Ostatuaren izena herri inguruan “triviecu” deituriko lekuan eraikitako antzinako harri garbileku bateri zor dio. Hara joaten ziren egunero inguruko andreak arropak garbitzera eta hitz egitera.

Ostatuaren berrikuntza lanak bere esentzia eta mendiko egitura mantendu eta errespetatuz egin nahi izan dira: harlandua, zur nobleak hage, ate, leiho eta eskaileretan, eta landa-adreilu trinkoa eta harria  Italiar patinekin konbinatuak pergamino belusatu efektu zoragarria adierazten dute ormetan, guztiak Monica Lignelli margolari bereziaren koadroekin dekoratuak. Artista honen estetikak ez du bisitaria hotz utziko.

Ostatuaren dekorazioa da bere puntuetatik sendoenetarikoa: gela, areto eta logela bakoitza banan-banan dekoratuak izan dira, xehetasun guztiak kontuan hartuz bazter guztiak xarmantasun bakar eta bereziaz jantziz. Logela bakoitzak inguruan erabilitako nekazaritza tresna baten izena darama. Apropos mantendu nahi izan ditugu egun gehienetan desagertu den bizimodu baten hainbat xehetasun denontzat ikusgai egon daitezen.

Ostatuak 4000 m2-ko lorategi bat du, bertan hiru espazio natural konbinatzen saiatu gara: bat landareei zuzendua, zuhaitz, zuhaiztxo eta dekorazio-lorekin, ostalariek deskantsatu eta ondo pasatu dezaten, beste bat jolastoki gune aproposa txikientzat eta azkenik Parking bat gure bezeroentzat bakarrik.

 

Ostatu instalazioak  aparteko atari bat daukate erretegi, ur beroa eta mikrouhinarekin. Udaberri zein udako arratsalde eder bat familia edo lagunekin pasatzeko ezin hobea.

Hau guztia dela-ta “El remanso del Triviecu” ostatua aukera egokia da Espainia berdea ezagutu nahi eta beraien oporretarako Kantabria helburu turistikotzat aukeratzen duten guztientzat, nekazal turismoa gozatzeko asmoarekin.