Disfruta del turismo rural en Cantabria en la Posada rural el Remanso, cerca de Cabarceno y Santander

RESERVA ONLINE

BUSCAR

Jarduerak

Ostatu barneko instalazioetan, bezeroek ping-pong, futbolina, futbolera edo arratsalde eder bat igaro dezakete, dauden edozein mahai-jokoetariko batekin (Cluedo, trivial, damak, partxisa, escenit, ...). Txikienak bere haur-gunea dute gaztelu eta ziguekin ostatutik 200 metrora.

Urduri eta mugituentzat, nekazal turimoataz gozatu dezakete bizikletaz ibilaldi bat eginez herria eta bere inguruetatik. La Cavadaraino heltzen den ibilaldi bat dago bizikletentzat , handik Miera ibaiaren parean jarraitu eta Lierganes Multzo Monumentulera heltzen dena. Ibilaldi honek arrakasta handia du gure bisitarien artean. 

Oinez ibiltzea gusturago dutenentzat, ostatuaren inguruan ikuspegi ederreko ibilaldi zoragarriak ditugu, eta edozeinek egin ditzakenak. Guk bereziki, hemendik oso ezaguna den,  Brenas mendiko igoera gomendatzen dizuegu, handik Santanderreko badia eta  antzinako Lunada Portuko ibar glaziarra; edertasunez jantzitako paisai ikusgarriak.

Zuen egonaldiaren zehar dituzuen aukeretaz berri emango dizuegu, eta esate baterako Ason Parke Naturalean oinezko ibilbide erakargarriak, natura zoragarriaren erdian, egiteko aukera dago edota Feliperekin zaldiz itzuli bat egitea aparteko Cañedo herritik zehar.

Baina zu, itsasoarekin lotutako kirol zalea bazara, lagun zaitzakegu inguruan ditugun hainbat enpresarekin harremanetan jartzen nahi duzuna egin dezazun: Urpeko arrantza , Kayaken itzulia itsasotik, edo abentura zale amorratuentzat surf jardunaldi ederrak Kantabriako hondartzarik aproposenetarikoa kirol hau praktikatzeko. Santanderreko Badiatik ibilaldi bat ontziz edo belaontzi bat alokatu kirol portuan; edo nola ez, golfa praktikatzea Kantabriako edozein golf-zelaian, esate baterako Pedreña herrian aurkitu dezakezuna eta kirol honetako handienetariko bat jaiotzen ikusi duena, Severiano Ballesteros, ezagunagoa “Seve” bezala eta gutxik lortu dezaken sari eta arrakastaduna.

Ez ditugu ahaztu nahi lasaitasun bila datozenak ez eta irakurleetaz, gure ostatuan haritzez egindako eserleku eta mahaiekin hornituriko lorategi guneaz gozatu ahal izango dute, bertan liburu on baten laguntasunean edo ikuspegi ederrekin errelajatuz.

Ostatua oso hurbil dugu Ason eta Miera ibai ospetsuengandik. Hauek oso ezagunak dira ibai arrantzaleen artean arrankari eta izokina ugari direlako bere uretan, batez ere lehenengoan. Arrantzalea bazara ez dezazu ahaztu zure arrantza-kanabera eta  beste tresneria arrantza egun eder bat igarotzeko, azkenean ostatuko erretegian afaltzeko ummmm..